XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
b)
Inperioa.-
Errepublikaren krisia.Erromak, K.a. VIII. mendetik hasita I. menderarte konkista handiak (italiar penintsula, Kartago barne, iparralde guztia, eta Mediterraneo ekialde eta Greziako erresumak, Hispania eta Galia......) burutu zituen eta zernahi ondasun (lurralde, meategi, oihan eta gizakiak) metatu.
Ondorioz, eskulan merkea bait zen esklabu jendea, propietari (laborari) ttipiak lurjotzera bortxatu ziren, eta ordainez, Senatuko noblezia nahiz handiki zaldunak geroz aberatsago bilakatu ziren.
Langabeko eta alfer jendea ugaldu.
Dena den, ekonomiaren aldetik: esklabutza produzio sistema bezala hartzea, lurrandidunen eskuetara propietatea biltzea eta merkatal nahiz lukurreriazko diruaren metaketa izan ziren, krisiaren faktore kopuruaren handitzea, laborarien proletarizatze eta handiki (zaldun) dirudunen klase berriaren sortzea.
-
Hona nolako egitura zuen memento hartan erromatar gizarteak.
-
Hala, zernahi gatazka bazen: esklabuen eta esklabisten arteko burrukak zirela, jende libre dirugabearen eta handiki dirudunen artekoak zirela, hiritar eta hiritar ez zirenen arteko burrukak zirela, etab.
Dena den, Errepublikaren azken aldera aberastasun, esklabu eta erromatar gehienen pilaketa italiak bere altzoan eginik zedukan, baina berezitasun batekin; batipat, laborari handikien esku zegoela Estatu aparatoen kontrola eta hein batetan merkatari dirudunen (zaldun handikien) esku.
-
Errepublikaren garaian ezarri gobernu-erakundeak Erromarentzat ziren soilki, eta ezin molda edo aplika zitezkeen hainbat eta hain lurralde handien jabe zen Inperioari.
Octavio Augustok buruzagi bakarraren inguru bateratu nahi izan zuen dena, eta ERREXIMEN INPERIALA eraiki.